HIRIA

Ez galdu...Gasteiz

Paseoan zehar txalet erromantikoak ikusiko ditugu, bakoitza estilo arkitektoniko ezberdin batez eginda -euskal estilo berri, rokoko, erdi aroko, tudor, barrokoa.-. Augusti Jauregi manieristan Arte Ederretako Museoko Euskal Pintore Bilduma gordetzen da. Nazioarteko ospea duen Museoko bilduma garaikidea Artium Museoan gordetzen da. Ajuria Enea Jauregia, euskal estilo berrikoa, Lehendakariaren egoitza ofíziala da. Beste txalet ezagunak dira Zuloaga Etxea, Villa Sofía eta Buruko Minaren Etxea, izen hori balkoiak jasatzen dituzten atlas eta kariatideen keinuengatik hartzen duena. Honen aurrean, Armak Museoa .

Alde Zaharrean, Gasteizko jatorrizko harresi, Monte Hermoso Jauregi eta Lokarri Etxea -barnean XIII. mendeko dorre ederra gordetzen duena- ikus ditzakegu, hala nola El Portalon -museo eta jatetxea dena- eta Eskoriatza Eskibel Jauregia. Karrika hauetako etxe ugarik gordetzen ditu senitarteen armarriak. Pintore karrikan, 39an, Ortzai Antzerki Laborategia dago. Urtaroaren arabera, San Vicente dorrea bisita daiteke -ezuste magiko bat gure zain eskaileraren amaieran-. Eta ahaztezina da egun Santa Maria Katedrala bisitatzea, iraganerako bidai zirraragarria, kanpoan zein barnean egiten diren berritze lanei esker