IRAKASLEAK |
Bere lana zabaltzen da, besteak beste Reverendo Parker, Vagón de Cola, Boogalos, Maixa eta All Nighters taldeetan abesten, eta solista gisa Loira Subs, Embossados, Cocktail, Luis Aramburu Big Band eta La Mujer Barbudan finkatzen da. Aldi berean, talde horietako gehienetan egokitze bokalak egiten ditu. .
Año Mariano, Visionarios eta 20 Centímetros filma eta hainbat telebista iragarkietarako kolaborazio bokalak agertzen dira bere ibilbidean, eta nabarigarria da bere irakaskuntza lana, bai partikularki, bai hainbat musika zentrotan, hala nola Vitoria Gasteizko Pop Rock eta Musika Berrietako Hamabostaldia, eta hiri bereko Gauekoak tailerretan.
Egun, Gasteizko ORTZAI Antzerki Laborategian irakasten du, eta Abots Ikaskuntzaren arduraduna da. . |
|
Gasteizen jaioa, Jesús Guridi Kontserbatorioan ikasi eta abesten hasi zen oso estilo ezberdinetako taldeetan, Patxi Lebrancón, Pablo Martín, Daniel Oyarzabal eta Iosu Izaguirre musikariekin, besteak beste. Aldi berean, Madrilgo Musika Kreatiboaren Eskola ikasten du, Olga Román irakaslearekin.
Armonia Moderna ikasketak Luis Aramburu Musika Eskola bukatu, eta hor bertan Kantu ikasketetan sakontzen jarraitzen du, Irene Ojangurenekin. Hainbat ikastaro zein mintegi egiten du, haien artean Madrilgo II. Jazz Espezializazio Musikalerako Ikastaroa, Horacio Icasto, Julio Blasco eta Paloma Berganza irakasleekin, edo Zarautzeko XII. Nazioarteko Jazz Mintegia, Michelle Weiren eskutik. |