top of page

JOHN STRASBERG

ORTZAI-RA ITZULTZEN DA

iraila 2019

Izena emateko epea irekita duzu!


Iraila 23 - 27 


17:00 - 22:00
ORTZAI Teatro & Cine

Pintorería 39 01001

Vitoria Gasteiz (Espainia)
(34) 945 20 38 45
(34) 693 807 642
ortzai@ortzai.com

O

JOHN

STRASBERG

Jokalaria, zuzendaria, ekoizlea eta idazlea, John Strasbergek, besteak beste, Paul Newman eta Joanne Woodward, Al Pacino, Marilyn Monroe, Dustin Hoffman, Robert de Niro, Harvey Keitel eta Elia Kazanekin lan egin du. 

 

John Strasbergen nazioarteko ibilbideak Strasberg familiaren tradizio artistikoa islatu eta luzatzen du. Bere Sormen Prozesu Organikoan oinarrituta dauden aurkikuntza pedagogikoen ikuspuntu iraultzailea bere aurretikoak diren maisu handien metodoak baino urrunago iritsi eta ospe handiko jokalari askoren ibilbidean oinarrizkoa izan da.  

 

Jonh Strasberg 1941ean jaio eta Elia Kazanen eta bere aita Lee Strasbergen Actor´s Studio-ko ospe handiko aktoreen artean hazi zen.

 

Bere “John Strasberg Studios” Antzerkiaren inguruko ikerlanerako eta sormen garapenerako nazioarteko zentroa da. Berak idatzitako “Accidentally on Purpose” autobiografia sakona da, eta bertan Sormen Prozesu Organikoaren aurkikuntza eta eboluzioa islatzen ditu. 

 

John Strasbergek saritutako antzezte ugari sortu eta zuzendu ditu, hainbat idazlerenak:  Pirandello, Ibsen, O´Neill, Lope de Vega eta Beckettek, besteak beste. Berak zuzendu zuen Aristofanesen “Emakumeen Biltzarra”, Meridako Jaialdirako ekoiztutako antzelan musikala.

 

New York-en Mirror Repertory Konpainia sortu, Clifford Odetsen Paradise Lost, Susan Glaspellen Inheritors, Lluvia, Vivat! Vivat! Regina! eta Ibsenen Mamuak zuzendu eta Actor´s Studio-n ezagutu zuen Geraldine Page bezalako artistekin lan egin zuen. Broadway-n Alice in Wonderland zuzendu zuen, Eva LeGalliennerekin.  

 

Munduan zehar klaseak eta hitzaldiak ematen ditu: Londreseko National Theatre, Madrilgo Centro Dramático, Buenos Aireseko Teatro Nacional, Kanada, Italia, Alemania, Noruega, Peru eta Estatu Batuetako hainbat unibertsitatetan, hain zuzen ere Yale, The New York University eta The New School.

bottom of page