Araba
. Ullibarri-Ganboko laku artifiziala, Erpidea Erretegiko terraza, lakuaren aurrean, benetan toki atsegina da. Laku handi honen inguruko hondartzak Arabar, Bizkaitar eta Gipuzkoar askok disfrutatzen ditu. Oso gertu, Gure Ametsa jatetxea, oso toki atsegina Leintz-Gatzagarako bidean, benetan gomendagarria da.
. Aramaiona haran sakona Euskal Suitza Txikia.
. Oro Santutegia , da Zuia haraneko ikuspuntu liluragarriena. Oso gertu, alderantzizko zirrara eragingo digu Jugatxi Andra Mariaren Santutegiak, benetan toki magikoa, zuhaitz erraldoi zaharren artean izkututa, Murgiatik oso gertu.
. Estibalitz Andra Mariren Santutegian, maiatzak 1an ospatzen dira jaiak. Urtean zehar, alderantziz, bakea eta ixiltasuna dira nagusi.
. Paisaia hauekin kontraste benetan dramatikoa egiten du Arabako hego muturrak. Laguardia herri monumentalera joateko, hartu Urizaharrako erpidea. Gari zelai eta baso zahar freskoen artean Errioxako Balkoira iritsiko gara. Laguardian, San Juan eta Santa María elizak ikusi behar dira.
|