LABORATEGIA

 
PLAN AKADEMIKOA

ORTZAIk ahalegin nagusi du kalitaterik altueneko hezkuntza eskaintzea, beti adin guztietako ikasleen helmuga pertsonal eta artistiko ezberdinak batzen saiatuz. Laborategiko ardatz nagusiak hurrengoak dira: Jotze, Ahots Hezkuntza eta Dantza-Mugimendua.

Antzerki Teoria eta ikasturtean zehar kanpoko kolaboratzaile zein gure irakaskeek emandako mintegi edo tailerrak batera doaz arte eszenikoa osatzen duen hainbat fazetarekin: Atrezzoa, Jantziak, Argiztapena, Zuzendaritza edota Eszenografia.

Laborategiko ikasleek oinarri sendoa lortzen dute, erronka interpretatiboa gainditu eta Arte Dramatikoaren bide luzetik erizpide zein diziplinaz aurrera jarraitzeko autonomia artistiko eta teknikoa ematen diena, eta ikasleen taularatzeak dira aukera ezinhobeak klasean ikasitakoa frogatzeko.